Estatuaren herrientzako gutuna

Nacional

Kide, lagun, ahizpa, arreba maiteak, gutako bat ikutzen badute gu denok ikutzen ari direla esateko, egunotan estatu osoan zehar kalera ateratzen ari zareten guztioi: Eskerrik […]


Kide, lagun, ahizpa, arreba maiteak, gutako bat ikutzen badute gu denok ikutzen ari direla esateko, egunotan estatu osoan zehar kalera ateratzen ari zareten guztioi:

Eskerrik asko. Gure maitasun guztiarekin. Sasi guztien gainetik existitzen den komunitate ikustezin honen beroa sentiarazteagatik.
Eskerrik asko gorputza jartzeagatik, daukagun bakarra baita gure bihotzetan dagoen munduarekin sinesten dugunontzako.
Eskerrik asko plazak konplizitate-irribarrez betetzeagatik.
Eskerrik asko edozertarako prest dagoen 78ko erregimenaren kontra desobedientzia eta autodeterminazioa arietea direla partekatzeagatik.
Eskerrik asko lurra erosten ez dela, zerua inorena ez dela, eta ametsak ez direla euren kartzeletan kabitzen sinesten duzuenei. Eskerrik asko ibiltzen jarraitzeagatik. Zutik irauteagatik.

Ez gaituzte ordezkatzen.

Euren demokrazia eredugarria dela eta egonkortua dagoela esateko milioiak gastatu arren,  ez dute nahikoa espetxe memoria eta etorkizunaren alde borrokan dihardugunon duintasun kolektiboa giltzaperatzeko.

Diktaduraren oinordeko den Monarkia ustela, eta, adreiluaren eta klientelismoaren alaba den klase politikoa inposatzen jarraitu nahi diguten arren, berau inpugnatzen jarraituko dugu.

Ez, ez gaituzte ordezkatzen. Poliziaren bortxa sufritzen dutenei biolentoak deitzen dieten bitartean, beraien poltsikoak betetzen jarraitzen dutelako,  gure anai-arreba kurduak oraintxe sufritzen ari diren bezalako gerretan armak saltzen lagunduz.

Ezin dugulako beraiek sortu duten zorra onartu, etorkizun eta orainaldi duina eraikitzea galarazten baitugu.

Ez gaituzte ordezkatzen. Eta horregatik ez dugu onartuko langile klase gisa itotzen jarraitzea, beste krisi ekonomiko baten atarian.
Eta ez, “demokrazia aurreratu” gisa ezin dugu eta ez dugu onartu nahi, Europar Batasuneko  gainontzeko “demokrazia aurreratuek” bezala, Mediterranoan, hegoaldeko fronteran eta edozein internamendu zentroetan gertatzen ari den etengabeko sarraskia.
Honegatik guztiagatik, ez dugu etorkizun demokratiko baten aldeko batailan etsiko.

Horrenbestez, gure egiten dugu zuen borroka eta magia, 78ko erregimen monarkiko hau erautsiz bakarrik hasi gaitezke-eta askatasunean eta justizian oinarrituko den etorkizun bat eraikitzen.

Plazetara!
Guanyarem!


Català |
Castellano |
Galego |
Euskara |
Asturianu |
Aragonés |
English

18 d'octubre de 2019